XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ames dagizu bear bada eder izan yatzuzanak
gogoratuaz; baiña nigan ez, ez dagizu amesik,
ziur bait-dakit aiztu nozuna
.

Biziak artean
bildur damost, bildur, eta lurrean jausirik
dardar dagit ipiztiko, artega... O gaztetako
egun ikaraz beteak!... Or, kale orretan,
ez urruti, dantzut atsegin poz-alai ostean
gabaz bere etxe apalera itzuliaz datorren
edergillearen abesti bakarti ta bakana,
ta biotza estutu ta trinkatzen yat indarrez
zelan dana, dana, igaroz doan pentsatuaz,
ia ezeren aztarrenik be itxi barik
.

Joana da
jai-eguna; ta lanarenak darraitso oni...
Eraskin ori aldiak eroaten. Nun dago, orain,
igazko errien oiartzuna? Nun ete aurretikoen
deadarra ta Erroma'ren agintea ta iskillu
ta zaratak, ur ta lur ain arroputz ibilliak?
Bake ta ixillik oro
.

Ixillik dago lurbira.
Arako egite aundiak, nok gogoratzen ete?...
Neure goiztar adiñean, jai-zain egon oi nintzan
egarri biziz, eta gero, areik igarotean, naigabez,
itxarrik, burrukoa lardakatzen neban, eta, belu,
pizkaka illanditu ta meeturikan joian kanta
bide-zidorretan barruna entzuten zanean,
biotza jadanik gaurko antzean estutzen yatan
.